XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aitatxorik gabe bizitzen ikasi behar dugu. Badakit zaila dela, baina ez zaigu beste irtenbidetik gelditzen.

Era honetako elkarrizketa guztiak berdin amaitzen zituen Ines txikiak. Ohera joan eta begiak itxiaz.

- Amak esan dit, zeruan zaudela izarrekin batera, aita. Ni korrika eta presaka amonaren etxera eraman nindutenean, amak esan zidan gaixotu egin zinela, baina lasai egoteko.

Ez zidaten despeditzen ere utzi. Nik agur bada ere esan nahi nizun. Zergatik ez zidaten utzi?

Gutxienez nire urtebetetzean nirekin egon behar zenuen. Ez al zaizu hala iruditzen? Baina, ez. Presa handia zenuen, nonbait. Zure oparirik eta muxurik gabe gelditu behar izan nuen zortzi urte egin nituen egunean.

Badakizu ama ere oso triste dagoela, ezta? Lehen etxeko lanak ere amen batean egiten zituen, tirripi-tattapa, baina orain beti nekatua dago, ezinean dabil, ttirriki-ttarraka amona xaharren modura aritzen da orain.

Nire aurrean alai eta fuerte agertzen den arren, nik badakit zeinen gaizki dagoen.

Beraz konten egon zintezke egin diguzunarekin, oso konten eta harro, ahale!